Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 5,1 milioi euro inbertitu ditu programa horren hainbat deialditako laguntzetan, uholdeen ondorioak hiriguneetan prebenitzeko azpiegituretan egin beharreko 34 obra-proiektutan, zehazki. Obra horiek Nafarroako 29 udalerritan egiten ari dira eta, gainera, beste zortzi udalerrik prebentzio-planak edo alerta-sistemak ezartzeko dirulaguntzak jaso dituzte.

Inbertsio horien % 84 udalek edo kontzejuek egindako jarduerei dagozkie, eta gainerako 804.000 euroak, berriz, pertsona fisikoek edo erakunde pribatuek Ebro ibaiaren eta haren ibaiadar nagusien uholde-arriskuko eremuetan xede berarekin hasi dituzten ekimenetarako emandako dirulaguntzei dagozkie.

Udalak sustatu du proiektua, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Klima Aldaketarako Bulegoak iazko apirilean uholdeen prebentziorako toki-erakundeei zuzendutako programa berriaren deialdien esparruan, eta Europako Next Generation programaren SEM funtsekin finantzatzen ari da.

Joan den urteko apirileko deialdian, 29 toki-erakunderi onetsi zitzaizkien obra-proiektuak; gaur egun, obrak gauzatzen ari dira, eta 2026ko udan bukatuko direla aurreikusten da. Honako udalerri hauek dira: Azagra, Bera, Betelu, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Caparroso, Oltza zendea, Doneztebe, Lizarra, Funes, Garralda, Uharte, Lesaka, Miranda Arga, Murieta, Murillo el Fruto, Iruña, Azkoien, Gares, Sartze, Tafalla, Tutera, Uharte Arakil eta Villatuerta, baita Azparren, Domeñu, Egiarreta eta Arripodas kontzejuak ere.

Informazio gehiago