Euroeskualdeko bekarako hautagaitzak dagoeneko aurkez ditzakete Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako ikasleek, 2025-2026an lurralde horietako batean mugikortasuna egiteko. Ikasleek 2025eko urriaren 1era arte eska dezakete beka.

Ikasleek hautagaitza aurkez dezakete zuzenean Euroeskualdearen webgunean, esteka honetan: https://www.euroregion-naen.eu/eu/euroeskualdeko-beca/

Euroeskualdeko beka 2016an abian jarri zen ikasleei finantza-laguntza eskaintzeko, eta laguntza hori beste beka batzuekin batera daiteke, hala nola Erasmus+ bekarekin.

Helburua da Euroeskualdeko lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea, euroeskualdearen parte izatearen sentimendua indartzeko, hurbiltasuna nazioartekotzeko filosofiarekin bat. Esperientzia akademiko honi esker, ikasleek karrera aberasten dute, kulturarteko gaitasunak eskuratzeko aukera dute, eta mugaz gaindiko espazioa hobeki ulertzen dute.