Immunizazioaren inpaktua osasunetik harago doa: oparotasuna, segurtasuna eta garapen ekonomikoa dakartza.
Txertoak ekitatez eskuratzea bermatzea lehentasuna da mundu osoan, eta Europar Batasunak (EB) funtsezko zeregina betetzen du ahalegin horri dagokionez.
2003an, Europar Batasuna Gavi Txertoen Aliantzarekin elkartu zen lehen aldiz, munduko osasun-sistemak indartzeko, eta harrezkero elkarrekin arrakastaz lan egin dute.
2025eko ekainaren 25ean, Bruselan, EBk, Gates Fundazioarekin batera, Gavi 6.0ko ekarpen-promesei buruzko goi mailako goi-bilera gauzatuko du, Gaviko beste emaile batzuen eta herrialde inplementatzaileen laguntzarekin. Goi-bileran gobernu, erakunde bazkide, txerto-fabrikatzaile, gizarte zibil eta sektore pribatuko munduko liderrak bilduko dira, txertaketa-programetan inbertsio erabakigarriak egiten direla ziurtatzeko.
Gaviren 2026-2030 aldirako estrategia (Gavi 6.0) azken bultzada da osasun-immunizazioko eta -segurtasuneko munduko helburuak lortzeko 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) epemuga baino lehen.
2026-2030 aldian, Gavik honako helburu hauek ditu:
- Txertaketa-programak zabaltzea eta larrialdi-erreserbetan inbertitzea, agerraldiak izateko arriskua duten eritasunak jatorrian prebenitzeko.
- Etorkizunean osasun-krisialdirik egonez gero, munduko herrialde pobreenei txertoak eskuratzeko aukera bermatzea.
- Txertoen tokiko ekoizpena laguntzea eskualdeko elkarteen bidez.
EBk duela asko egiten du lan Gavirekin, eta 2003tik 3.200 milioi euro baino gehiago eman ditu munduko immunizazioa bultzatzeko. Bestak beste, laguntza esanguratsua ematea COVAXen Merkatuko Konpromiso Aurreratuaren bidez eta Europako Inbertsio Bankuaren finantza-tresnen bidez (EBk koronabirusari emandako erantzun globalaren parte da).
Elkarrekin, EBk eta estatu kideek, Europa Taldearen esparruan, Gaviren laguntzaile nagusiak izaten jarraitzen dute; hala, 6.500 milioi eurotik gorako ekarpena egin dute Gavi 5.0 aldi estrategikoan (2021-2025). 2024ko irailean, Europako Batzordeak 260 milioi euroko finantzaketa-konpromiso berria iragarri zuen 2026-2027 aldirako. Gaviren 2030erako helburuari lagunduko diote funtsek: hots, mundu osoko 500 milioi haur babesten laguntzea, immunizazio-sistemak indartzea eta munduko osasun-segurtasuna bultzatzea, eritasunen agerraldiei erantzuteko prestakuntza hobetzearen bidez.
2025eko konpromisoen goi-bilera Pariseko 2024ko ekaineko Gavi 6.0ko inbertsio-aukera arrakastatsu batean oinarritzen da. Frantziak eta Afrikako Batasunak antolatu zuten, eta 2.400 milioi dolar bildu ziren Gaviren 9.000 milioi dolarreko finantzaketa-helbururako.