Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko goi-ordezkariak EBk eremu digitalean gauzatzen duen kanpo-ekintzari buruzko ikuspegi bateratua aurkeztuko dute gaur.

Aintzat hartuta iraultza digitala ekonomiak eta gizarteak birmoldatzen ari dela inoiz baino korapilatsuagoa den mundu mailako panorama geopolitiko batean, Europar Batasunaren Nazioarteko Estrategia Digital berriak erakusten du Europa bazkide egonkor eta fidagarria dela, eta aliatuekin eta bazkideekin lankidetza digitala bultzatzera irekita dagoela.

EBk adimen artifizialean eta funtsezko beste teknologia batzuetan duen lehiakortasuna bultzatzeko ahaleginak egiteaz gain, bazkideekin ere eginen du lan, haien trantsizio digitala laguntzeko. Estrategiak berretsi egiten du Europar Batasunak arauetan oinarritutako mundu mailako ordena digitala eraikitzeko duen konpromisoa, EBren beraren funtsezko balioekin bat.

Estrategiak honako helburu hauek ditu:

  • Nazioarteko elkarteak zabaltzeko –egun dauden elkarte eta elkarrizketa digitaletan sakonduz, elkarte berrien sorkuntza bultzatuz eta lankidetza sustatuz elkarte digitalen sare berri baten bidez–, EBk bere lehiakortasun teknologikoa eta segurtasuna indartuko ditu, bai eta bazkideenak ere.
  • EBko eskaintza teknologiko enpresariala hedatzea, sektore publikoaren eta pribatuaren inbertsioak uztartuz estatu kideen trantsizio digitalari laguntzeko, besteak beste, honako hauek indartuz: adimen artifizialeko lantegiak, konektibitate seguru eta fidagarrian egindako inbertsioak, azpiegitura publiko digitala eta zibersegurtasuna.
  • Munduko gobernantza digitala indartzea, arauetan oinarritutako mundu mailako ordena digitala sustatuz, EBren funtsezko balioekin bat.

Informazio gehiago