Ekainaren 19an, osteguna, 10:00etatik 11:30era, web-mintegi bat eginen da, POCTEFAko INTERREG Helburuarekin lotutako proiektuen deialdian hautagaitza bat aurkezteko moduari buruzko informazio teknikoa emateko. SIGEFA plataforma, hautagaitzaren formularioa eta gastu hautagarriak izanen dira online topaketa horretan jorratuko diren gaietako batzuk.
Web-mintegia proiektuen deialdi horretan hautagaitza aurkeztu nahi duten erakundeei zuzenduta dago, eta ekainaren 11n Okzitaniako Tolosa hirian POCTEFAko INTERREG Helburuarekin lotutako proiektuen deialdiari buruz antolatutako mintegia osatzen du.
Honako hau da web-mintegian izena emateko esteka: https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_V2jJi_XQSQOEtoW4mklAWA#/registration