Argitaratutako informazioa 2024an estatu kide guztiek hartutako neurrietan oinarritzen da.

AccessibleEU zentroak jarraipen marko bat erabiltzen du, egitura, prozesu eta emaitzen arloetako adierazleek osatutakoa. Egitura arloko adierazleek estatuek hartutako konpromisoen alderdi instituzionalak atzematea dute helburu. Prozesu arloko adierazleak estatu kideek konpromisoak emaitza bihurtzeko egiten dituzten ahaleginetan oinarritzen dira. Amaitzeko, emaitzen arloko adierazleak konpromisoek eta ahaleginek pertsonengan duten eraginarekin lotuta daude.

Aztertutako jarraipen markoa oinarritzen da, neurri handi batean, Nazio Batuen Erakundearen 9. artikuluan (2020):Adierazle argigarriak, giza eskubideen adierazleak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioarekin lotuta –Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak (ACNUDH) garatua–.

Txostenak Accessible EUren webguneko “Irisgarritasunaren Jarraipena” atalean kontsulta daitezke.

Informazio gehiago