Enplegatzaile gisa, digitalizazioak eskaintzen dituen aukera berriak aprobetxatzen ari al zara? Jakin ezazu nola erabiltzen dituzten Europako erakundeek teknologia digitalak, laneko segurtasuna eta osasuna gidatzeko.

Aro digitalean, Europako gero eta enpresa gehiagok ezartzen dituzte langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko irtenbide eraginkorrak eta praktikoak. Are, egindako ahaleginari esker, estandar berriak ezartzen ari dira lantokietan.

Bada, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak –hau da, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko Europar Batasunaren informazio-agentziak–, sei erakunde aintzatetsi ditu, lanaren digitalizazioarekin lotutako arriskuak kudeatzeko ikuspegi berritzaile eta jasangarriak bultzatzeagatik. Irabazleak 2023-2025 aldirako «Lan seguru eta osasungarria aro digitalean» lan osasungarrien kanpainaren parte dira. Kontzientziazio-kanpaina horiek 2000. urteaz geroztik daude martxan eta beren motako garrantzitsuenak bihurtu dira mundu mailan.

Informazio gehiago