Europar Batasunean Nafarroak duen Bulego Iraunkorrak ECIV Eskualdearteko Lankidetza Berrikuntza Zirkularraren Haran Europarra ekimenari buruzko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena egin du. Europar Batasunaren Aste Berdearen barruan antolatutako ekitaldia, ekainaren 4an eginen da, 14:00etatik 17:30era, Bruselako Residende Palace eraikineko Maelbeek aretoan (Rue de la Loi/Wetstraat 155, 1040 Brusela). Ekitaldia online jarraitzeko aukera ere izanen da.

Ekitaldiak ECIV ekimena zer den ezagutzeko aukera eskainiko du, baita ekonomia zirkularra bultzatzea eta industriaren lehiakortasuna hobetzea helburu Europako eskualdearteko lankidetza sustatzen duten beste RIV proiektu batzuk ere. Ekonomia zirkularreko misioetan «matchmaking» aukerak erraztea ahalbidetzeko espazio bat ere izanen da, ECIV ekimenaren barruan lankidetza bultzatzeko «dantza-pista» eta guzti.

Ekitaldiaren agenda kontsultatzeko eta izena emateko, honako esteka hau erabil daiteke: https://www.navarra.es/es/web/forms/shared/-/form/45456267. Ekitaldian parte hartzeko plaza kopurua mugatua da. Are, ekitaldian presentzialki zein online parte hartzeko eman behar da izena.

Ekitaldiaren inguruko zalantzarik baduzu, ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko.