Europar Batasuneko lehengai birziklagarrien esportazioak –hondakin eta txatar birziklagarriak barne, eta bigarren mailako beste lehengai batzuk (azpiproduktuak)– Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetara 35,7 milioi tonakoak izan ziren 2024an, aurreko urtean baino % 8,2 gutxiago, Eurostaten datuen arabera. Iaz, esportazioen erdiak baino gehiago metalak izan ziren, eta, ondoren, papera eta kartoia eta material organikoak.

Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetatik datozen lehengai birziklagarrien inportazioak 46,7 milioi tonakoak izan ziren 2024an; hau da, 2023an baino 7 milioi tona gehiago (+% 17,5). 2004. urtearekin alderatuta, inportazioak % 7,2 handitu ziren (+3,1 milioi tona).

2024an, Europar Batasuneko metalen esportazioak 19 milioi tonakoak izan ziren; hau da, lehengai birziklagarrien esportazio guztien erdiak baino gehiago (% 53,3). Bigarren kategoria garrantzitsuena papera eta kartoia izan ziren (5,5 milioi tona; % 15,3), ondoren material organikoak (4,4 milioi tona; % 12,2).

Europar Batasunera egindako inportazioei dagokienez, kategoria garrantzitsuena material organikoak izan ziren (28,4 milioi tona); hau da, lehengai birziklagarrien inportazio guztien % 60,7. Bigarren kategoria garrantzitsuena mineralena izan zen, 6,8 milioi tonarekin (% 14,5), eta, ondoren, metalena, 6,3 milioi tonarekin (% 13,5).

2023an bezala, Turkia izan zen EBko lehengai birziklagarrien esportazioen helmuga nagusia 2024an, 12,3 milioi tonako bolumenarekin. Bigarren helmuga Erresuma Batua izan zen (3,8 milioi tona), ondoren India (3,1 milioi tona), Egipto (1,8 milioi tona) eta Suitza (1,6 milioi tona).

Iaz, EBko lehengai birziklagarrien inportazioak nagusiki Brasildik (9,8 milioi tona), Argentinatik (7,8 milioi tona), Erresuma Batutik (4,5 milioi tona), Ukrainatik (4,2 milioi tona) eta Indonesiatik (2,4 milioi tona) etorri ziren.

Informazio gehiago