Europako Batzordeak munduko premiazko krisiei heltzeko 2.300 milioi eurotik gorako hasierako konpromiso humanitario bat iragarri du 2025erako gaur Bruselan egin den Europako Foro Humanitarioan. Krisi horien artean daude Ukrainaren aurkako Errusiaren erasoa, Ekialde Hurbileko egoera humanitarioa, batez ere Gazakoa, eta Sudaneko krisiaren gorakada.
Foroa inoiz ez bezalako premia humanitarioen testuinguru batean egin da, abian diren gatazka armatuak, hondamendi klimatikoak eta elikaduraren segurtasunik eza direla eta. Une honetan, mundu osoko 305 milioi pertsonak baino gehiagok behar dute premiazko laguntza humanitarioa. Egoera konplexu horren aurrean, Europar Batasunak eta Foroan parte hartu duten Europar Batasuneko estatuek diplomazia humanitarioa bultzatzeko, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa errespetatzeko eta hauskortasunari erantzun integrala emateko konpromisoa hartu dute.
Europar Batasuna da, gaur egun, munduko emaile humanitario nagusia, eta printzipioetan oinarritutako ekintza humanitarioaren defendatzaile sutsua.