ANTOLATZAILEA: KEABNAI
DATAK: ekainaren 28tik uztailaren 5era
TOKIA: Printzearen Gotorlekua kirol egoitza. Iruña. NAFARROA.
Proiektuaren helburua da 7 eguneko topaketa bat antolatzea hainbat autonomia erkidegotako 18 eta 30 urte arteko gazteekin eta aditu, hezitzaile eta/edo gazteei zuzendutako politiken eremuko arduradunekin. Ekitaldian, hezkuntza ez formaleko jarduerak eta lantegi teoriko-praktikoak antolatuko dira. Gazteek parte hartuko dute horietan, adituekin eta Europan gazteen partaidetzarako ekintzak bultzatzen dituzten gazteei buruzko politiken arduradunekin batera. Eginen duguna:
Hitzaldia-eztabaidak; hezkuntza ez formalaren esparruan elkarrizketa egituratua ahalbidetzeko partaidetzari buruzkoak.
Lantegiak eta laburbiltzeko mahaiak; gazte zein adituek zuzenduak, taldeko gainerakoei bere ondorioak aurkezteko.
Trukerako laborategiak-deskubritzeko espazioak; topaketa eta proiektuarekin lotutako abileziak erraztea, parte hartzaileek beren kabuz kudeatuta.
Baliabideen bankua; Europako gazteen partaidetzarako materialak, dokumentuak, gidak eta baliabideak jasotzen dituzten estrategia eta jardunbide egokiak.
Ikaskuntza istorioak; gazte, teknikari eta hezitzaileek eta/edo elkarrizketa egituratuetarako partaidetza erabiltzen duten bideratzaileek garatu dituzten ikaskuntza prozesuak bildu eta horien inguruan hausnartzeko espazioa; gazte eragile gisa parte hartzen dutenetik denboran zehar izandako kronohistoria baten bidez.
Europan gazteek parte hartzeko ekintzak bultzatzen dituzten gazteekin lan egiteko estrategia praktikoak adostu eta partekatzeko ekitaldia. Metodologia dinamiko eta parte hartzaile baten bidez, parte hartzaileen taldeari elkarrizketa egituraturako eta hausnarketarako espazio bat eman nahi diogu; baita baliabideak, tresnak eta materialak ere, beren erakunde, entitate eta administrazio publikoetatik bultza ditzaten, Europan partaidetza arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.