Europako Batzordeak 404,3 milioi euro jarri ditu doktoreen eskura, haien ikerketa jarduera garatzen laguntzeko. Zuzkidura hori Marie Skłodowska-Curie (MSCA) ekintzen parte da, eta, hain zuzen, abian jarri berri da beken 2025eko deialdia.

Beka horiei esker, ikertzaileek prestakuntza jasotzen ahal dute, eta, aldi berean, nazioarteko, diziplinarteko eta sektore arteko mugikortasuna sustatzen da. Programak arlo akademikotik kanpoko ikerketa eta berrikuntza proiektuak ere sustatzen ditu. Europara itzuli nahi duten ikertzaileei irekita dago, bai eta beren ikerketa jarduerak berriro hasi nahi dituztenei ere.

2025eko deialdian, bi beka mota biltzen dira. Alde batetik, Europako doktoratu ondoko bekak: EBn edo Horizon Europa programari lotutako herrialde batean proiektu bat gauzatu nahi duten edozein nazionalitatetako ikertzaileentzat dira. Eta bestetik, Munduko doktoratu ondoko bekak: EBko nazionalentzat edo EBko estatu kide bateko edo Horizon Europa programari lotutako herrialde bateko iraupen luzeko egoiliarrentzat dira, baldin eta hirugarren herrialde ez-elkartu batean mugikortasun proiektu bat gauzatzen badute Europara itzuli aurretik. Deialdia 2025eko irailaren 10ean akituko da, eta ia 1.650 proiektu finantzatzea espero da.

Informazio gehiago