Batzordeak epea ireki du, elikagai ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa hobetzeko proiektuak garatzen dituzten balio kate ekologikoko eragileak saritzeko hautagaitzak aurkezteko. 2025eko otsailaren 11tik apirilaren 27ra, EBko edozein eragile edo erakundek, EBn produktu ekologikoen irisgarritasun handiagoa eta prezio hobeak lortzen lagunduko duen proiektu garrantzitsu bat badu, honako sei kategoria hauetan aurkezten ahal du bere hautagaitza: nekazari ekologiko onena (emakumea eta gizona), eskualde/biobarruti ekologiko onena, hiri ekologiko onena, elikagai ekologikoak eraldatzeko enpresa txiki edo ertain onena, elikagai ekologikoen txikizkako enpresa onena, jatetxe / elikadura zerbitzu onena.
Christophe Hansen Nekazaritza eta Elikadura komisarioak honako hau adierazi du: «Nekazaritza ekologikoa funtsezko maila da elikagai jasangarri eta iraunkorren ekoizpenean. EBko Sari Ekologikoek eraldaketa horren buru direnen lana eta berrikuntza aitortzen dituzte. Sektore ekologikoko zale guztiak gonbidatu nahiko nituzke beren proiektuak aurkeztu eta erakuts ditzaten. Aurten sarituko ditugun lorpenek beste batzuk inspiratuko dituzte, ziur, Europar Batasuneko nekazaritza ekologikoaren etorkizunari forma ematen jarraitzeko».
Nekazaritza ekologikoa funtsezkoa da ingurumena, klima, biodibertsitatea eta animalien ongizatea babesteko. Gutxieneko ingurumen aztarna duten kalitate handiko elikagaiak sortzen dituenez, nekazaritza ekologikoa funtsezkoa da EB osoan elikadura sistema jasangarriak garatzeko.