Batzordeak eta Zerbitzu Digitalen Europako Batzordeak berretsi dute Zerbitzu Digitalei buruzko Legearen esparruan txertatzea Desinformazioaren arloko Jardunbide Egokien borondatezko Kodea. Txertatze horrek kodea erreferentzia bihurtuko du, plataformek Zerbitzu Digitalei buruzko Legea betetzen ote duten zehazteko.
2025eko urtarrilean, kodea sinatu zutenek –Zerbitzu Digitalei buruzko Legeari jarraikiz lineako plataforma eta bilaketa motor oso handitzat hartutako enpresak barne, hala nola Google, Meta, Microsoft eta TikTok– beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu zituzten, Zerbitzu Digitalei buruzko Legearen arabera jokabide kode bihurtzeko.
Txertatze horrekin, kodeari erabat atxikitzea arriskua murrizteko neurri egokitzat hartzen ahal da Zerbitzu Digitalei buruzko Legearen esparruan lineako plataforma eta bilaketa motor handitzat hartutako sinatzaileendako. Kodea erreferentzia garrantzitsua eta esanguratsua izanen da Zerbitzu Digitalei buruzko Legea betetzen ote den zehazteko. Zerbitzu Digitalei buruzko Legeari jarraikiz plataforma horiek bete behar duten urteko auditoria independentearen parte izanen da konpromisoak kodearen arabera betetzea ere.