Europako Batzordeak merkatu bakarrari eta lehiakortasunari buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, EBko ekonomiaren indarguneak eta ahulguneak aztertu dira. “Lehiakortasunaren iparrorratza”rako esparru analitikoa da, zeina Europako ekonomia biziberritzeko ekintza plana baita.
Txostena funtsezko hogeita bi adierazletan oinarritzen da, besteak beste, merkatu bakarreko integrazioan, ikerketa eta garapeneko gastuan eta elektrizitatearen prezioetan. Elementu horiek aukera ematen dute EBren lehiakortasuna ebaluatzeko eta arreta berezia behar duten eremuak identifikatzeko, hala nola merkatu bakarra sortzea, berrikuntza gaitasunak garatzea, industria deskarbonizatzea eta mendekotasun estrategikoak murriztea.
Txosten horren ondorioak gidari izanen dira EBren lehiakortasuna indartzeko eta merkatu bakarraren potentziala erabat aprobetxatzeko politikak egiteko orduan, eta, bereziki, etorkizuneko ekimenetan txertatuko dira, hala nola Deskarbonizatutako Industria baten aldeko Itunean eta Merkatu Bakarrerako Estrategian.