Batzordeak gidalerro batzuk onetsi ditu, desgaitasuna duten pertsonek modu independentean bizitzeko eta komunitatean integratzeko duten eskubidea sustatzeko.
Gidalerroek gomendio praktikoak ematen dizkiete estatu kideei EBren funtsak erabiltzeari buruz, erakundeen arreta komunitatean eta desgaitasuna duten pertsonen bizitza independentean oinarritutako zerbitzuetara ahalik eta bizkorren bideratzeko asmoz. Helburua da desgaitasuna duten pertsonen bizitza independentea errealitate bihurtzea, horiek gaituta nola, non eta norekin bizi nahi duten hautatzeko eta eskura jarrita bai komunitatean oinarritutako laguntza zerbitzu batzuk, bai zerbitzuak eskuratzeko berdintasuna.
Gidalerro horiek Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko 2021-2030 Estrategiaren ekimen «enblematiko» bat dira. Gidalerroek Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentziotik (CNUDPD) eratorritako betebeharrak betetzen laguntzen dute. Konbentzio horren partaide dira EB eta estatu kide guztiak. Europako Gutun Soziala aplikatzen laguntzea ere bada gidalerroen helburua.