Europako Batzordeak, Espainiak, Lituaniak eta Austriak Berrikuntza Funtsaren bidezko beste finantza laguntza bat iragarri dute, hidrogeno berriztagarria garatzeko. Hiru estatu kideek «Zerbitzuetarako enkanteak» programan parte hartuko dute, abenduaren 3an abian jarriko den Europako Hidrogeno Bankuaren bigarren enkantearen esparruan. EBk Berrikuntza Funtsaren kontura finantzatuko dituen 1.200 milioi euroez gain, EBko hiru estatu kideek 700 milioi euro baino gehiago sartuko dituzte funts nazionaletan, beren herrialdeetan hidrogeno berriztagarria ekoizteko proiektuak babesteko. Beraz, «IF24» hidrogeno berriztagarriaren enkantearen bidez mobilizatuko den guztizko finantzaketa 2.000 milioi euro ingurukoa izanen da.

Finantza konpromiso berri horien bidez, Espainia, Lituania eta Austria agerian jartzen ari dira energia garbia erabiltzeko eta Europako industriaren deskarbonizazioa babesteko beren helburu nazionalak eta EBrenak betetzeko duten konpromisoa. Finantzaketa gehigarri hori Europako enkanteen plataforma bakarraren esparruan mobilizatzea sistema eraginkorra da, aukerak areagotzen dituena eta industriarako kostuak murrizten dituena. Izan ere, herrialde horietan parte hartzen duten enpresak eskaintza bat egiten ari dira bi finantzaketa iturrirengatik. Araubideak aukera ematen die estatu kideei beren herrialdean proiektu gehigarriak finantzatzeko, baita Berrikuntza Funtsaren aurrekontu osoa esleitu ondoren ere. Batzordeak enkanteen sisteman ere parte hartzera animatzen ditu beste estatu kide batzuk, etorkizuneko zerbitzua den aldetik, REPowerEU Planaren helburuak, Itun Berdearen Industria Plana eta Energia iturri berriztagarriei buruzko Zuzentarauan ezarritako hidrogeno berriztagarriaren helburuak babestuz.

Informazio gehiago