1987. urtetik, Europako Gazteen Parlamentuak milaka gazte inspiratu eta ahaldundu ditu adimen irekia izan dezaten eta tolerantean eta herritar aktiboak izan daitezen. Urtero 1.500 jarduera egun eta 30.000 parte hartzaile baino gehiago ditu, eta Europako gazte plataformarik handienetakoa da heziketa zibikoari dagokionez, gazteek zuzendua eta gazteentzako.

  • Hornitzea: Europako gazteek haien burua garatzeko eta politikaren eta gizartearen inguruan dituzten iritziak modu irekian eta errespetuz azaltzeko foru bat.
  • Sustatzea: Kulturarteko elkarrizketa eta ereduen, iritzien eta jardunbideen trukea, Europako gazte guztiak eta haien kulturak besteekiko hurbiltzeko.
  • Aurkeztea: Hazkunde pertsonala izateko eta gaitasunak garatzeko aukeren espektro zabala duten Europako gazteak.
  • Ekoiztea: Inguruan duten mundua moldatzeko beharrezko ezagutzak eta gaitasunak dituzten Europako lider gazteen sare konektatu bat.

Europako Parlamentuan gertatzen diren eztabaidak simulatzen dituzten eztabaida saioak egitean datza jarduera. Parte hartzaileek aukera dute eztabaidatzeko, ebazpenak idazteko eta nazioarteko taldeetan parte hartzeko, garrantzi soziala, politikoa eta ekonomikoa duten gaiei eta erronkei heltzeko.

Parte hartzaileak

Nazioartean 40000 pertsona baino gehiagok hartzen dute parte saio horietan. Espainia osoan urtero 16 eta 18 urte arteko 1000 gazte baino gehiagok hartzen dute parte, haien eskolak bidalita edota haien kabuz, eta unibertsitateko boluntarioek (19 – 30 urte) antolatutako saioetara joaten dira.

Askotariko saioak egiten dira parte hartzaileen arabera:

  1. Eskualdeko Saioak: kasuan kasuko eskualdean nahiz tokian egiten dira eta toki espezifiko horretako gazteak biltzen dituzte.
  2. Saio Nazionalak: Herrialde osoko parte hartzaileak inplikatzen dituzten saioak.
  3. Nazioarteko Saioak: Eskala handiko ekitaldiak, hautatutako Europako herrialde guztietako gazteak batzekoak. Kultur aniztasunaren isla dira eta ikuspegi zabalagoa ematen dute arazo globalen inguruan.

Nolakoa da eskualdeko saio bat?

  • 1. eguna (ostirala)

Parte hartzaileek besteak ezagutzen dituzte, ongi etorria ematen zaie eta bisita kulturalen bat ere egiten ahal da. Saioan ianen diren taldeak aurkezten dira eta azaltzen da hurrengo egunean zer batzordetan eginen duten lan.

  • 2. eguna (larunbata)

Ikasleek talde txikietan egiten dute lan. Talde horiei “batzorde” deritze. Parte hartzaile bakoitzak berea aukeratzen ahal du, eta batzordeek Europako Parlamentuan tratatzen dituzten gaiak tratatuko dituzte. Azken helburua ebazpen bat egitea da: tratatu den gaiaren inguruko arazoan eta konponbideen zerrenda bat.

  • 3. eguna (igandea)

Aretoan biltzen dira eta batzorde bakoitzak eztabaida bana egiten du. Ebazpenaren ahuleziak eta indarguneak azaltzen dira eta gehiengoak bozkatu behar du ebazpena onesten den ala ez. Ebazpenen edukia erakunde publikoei bidaltzen zaie sarritan, hala nola udalei, aldundiei eta abarri.

Saioa egin baino lehen, batzorde bakoitzak tratatuko dituen gaien zerrenda bidaltzen da. Parte hartzaileak lehentasunen arabera sailkatzen dira, eta talde batek kalifikatzen ditu Batzorde Nagusiak urtero ezartzen dituen hautaketa irizpideei jarraikiz. Emaitzak saioa egin eta astebetera ikusten ahalko dira.

Hautatutako ikasleak Saio Nazionalera joanen dira, nola eskola ordezkaritza gisa (hiru kide batera pasatuko dira) hala banaka; azken kasu horretan hautatutako ikaslea soilik joanen litzateke.

Eskualdeko Saioetarako izena emateko epeak saioak izan baino hiru eta edo sei hilabete lehenago hasten dira.

Ikastetxeek saioetan parte hartzeko hiru eta sei ikasle arteko ordezkaritza bat bidaltzen ahal dute Eskualdeko Saioetara, eta eskola ordezkaritza kopuru jakin bat hautatuko da horietan, saioaren tamainaren arabera, Saio Nazionalera joan daitezen.

Datak urtez urte aldatzen dira, eta eskola egutegira egokitzeko Eskualdeko Saioen faseak otsailaren eta apirilaren artean izaten dira.

2024-25 ikasturtean Eskualdeko Saioetan parte hartzeko kostua 40 € dira. Jean Monet beka sistema erabilgarri dago inor programatik kanpo gera ez dadin laguntzeko.

Informazio gehiago