2024ko azaroaren 21ean, osteguna, Nafarroako Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunaren II. Jardunaldia egingo da Tafallako Kulturgunean, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan.
Jardunaldian, Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planen (KEJEP) inplementazioaren bidez abian jarritako arrakasta-esperientzietako batzuk partekatuko dira toki-erakundeen ikuspegitik. Udal-eremuko klima-aldaketarekin lotutako ekimenak dira, eta inspiratzaileak eta interesgarriak izan daitezke beste udalerri batzuetan erantzuteko. Era berean, gogoeta egiteko eta datorren urterako lankidetza-proposamenak definitzeko gune bat ere izango du.
Kontsultatu programa eta eman izena esteka honen bidez:
Tafallan ikusiko dugu elkar!