Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako iparraldean klima erronkak gero eta handiagoak dira, batez ere Pirinioetan, hala nola bero boladak, glaziarren desizoztea, lehorteak eta uholdeak. Klima aldaketak mugak gainditzen ditu, eta lankidetza espazio bihurtzen ditu, Europako proiektuen bidez.
INTERREG programak funtsezkoak dira erronka horiei aurre egiteko, berrikuntza sustatuz, ingurumena babestuz eta eskualde garapena bultzatuz.
EUROPE DIRECT Pau Pays de l ‘Adour, EUROPE DIRECT Nafarroa eta EUROPE DIRECT Aragoi elkarteek, Pirinioetako Lan Elkartearekin eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiarekin lankidetzan, mahai inguru bat antolatu dute aztertzeko nola ematen ahal dizkien mugaz haraindiko lankidetzak, Europako finantzaketak eta proiektu komunek babestuak, konponbide zehatzak klima erronkei.