Eremu Atlantikoko Interreg urteko ekitaldian finantzaketa aukerak eztabaidatuko dira, eta horien artean nabarmena da programako proiektuetarako eskaeren hirugarren deialdia. “Sinergia urdinak” ekitaldian zehar, Ozeano Atlantikoaren inguruko adituek, politika sortzaileek, ikertzaileek eta zaleek aztertuko dute nola lotu eskualde eta toki ekintzak, Eremu Atlantiko oparoa eta erresilientea sortzeko, erronka erabakigarriei aurre egiteko gai izanen dena, eta nola aprobetxatu hobeki EBko Itsas Estrategia Atlantikoak eskaintzen dituen aukerak, itsas arroaren eskalan ekonomia urdin jasangarri eta lehiakorrerako irtenbideak eraikitzeko.

Arreta berezia jarriko da Itsas Estrategia Atlantikoaren Frantziako Presidentetzak nabarmendutako lehentasunetan, zehazki klima aldaketaren aurka borrokatzeko trantsizio energetiko eta ekologikoetan. Parte-hartzaileek aztertuko dute nola ematen ahal dituen itsas arroaren estrategiak ikuspegi bateratu bat eta lankidetza espazio bat, lehentasun horiei modu praktikoan heltzeko.

Amaitzeko, Atlantikoko Itsasoaren arroko EGEF eta Interreg programen kudeaketa agintariak laugarren aldiz bilduko dira egungo programen ezarpenari buruzko jardunbide egokiak trukatzeko eta Atlantikoko eskualdeen arteko sinergiak indartzeko 2027tik aurrera, Kohesio Politikaren esparruan.

Ekitaldia amaitzeko, Atlantikoko Proiektuen Sarien irabazleak iragarriko dira; sari horiek Eremu Atlantikoko 2.0 Ekintza Plana ezartzen laguntzeko proiektu nabarmenak aintzatesten dituzte.

Informazio gehiago