Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea Europako Batzordearen LIFE + programaren laguntza jasotzen duen proiektu batetik sortu da. Aste berean eta Europa osoan, hondakinen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-ekintzak antolatzea da helburua, Europako herritar guztiak baliabideen kudeaketa iraunkorrari buruzko kontzientziazio-ekintzak egitera animatuz.

 

Europako hondakinen prebentzioaren asmoak:

  • Hondakinak murrizteko estrategiak eta Europar Batasunak eta estatu kideek arlo horretan duten politika ezagutaraztea.
  • Europa osoan hondakinak murrizteko ekintza iraunkorrak sustatzea.
  • Eragileek egindako lanak argitara ematea, hondakinak murrizteko adibide zehatzen bidez.
  • Europako herritarren eguneroko portaera aldaraztea (kontsumoa, ekoizpena).

 

  1. edizioa 2024ko azaroaren 16tik 24ra egingo da, elikagaien galeraren aurka borrokatzearen garrantzia azpimarratuz.

Tokiko eta eskualdeko agintari publikoek bultzatuta, mota guztietako eragileak biltzen ditugu (herritarrak, eskolak, enpresak, GKEak, elkarteak), hondakinak murrizteari buruzko sentsibilizazio-jarduerak antolatzen dituztenak.

Astea, deitzen diogun bezala, hori besterik ez da: astebete azaroan; normalean, hileko azken-aurreko edo azken astean. Beren komunitateetan kontsumo iraunkorrari eta ekonomia zirkularrari buruz hitz egiten duten milaka eta milaka boluntarioek egindako ahaleginek eta pasioak egiten dute berezi.

Informazio gehiago