#ErasmusDays 2024 jardunaldiak urriaren 14tik 19ra izan ziren. Nazioarteko ekitaldi bat izan zen, eta bertan hainbat ekitaldi egin ziren pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta zeuden proiektuak eta aukerak ospatzeko: ikasleak, irakasleak, profesionalak eta herritar guztiak. Jardunaldi hauek programak eskaintzen dituen onura ugariak sustatzeko balio dute. Ekitaldi digitalak eta presentzialak egin ziren — mintegiak, saio eleanitzak, argazki-erakusketak eta hitzaldiak, eta sare sozialen erronkak —, eta aukera paregabea eskaini zuten jatorri desberdineko pertsonekin harremanak izateko eta kultura desberdinei buruz ikasteko. Aurten arreta berezia eskaini zitzaion kirolari, 2024ko Parisko Joko Olinpiko eta Paralinpikoek inspiratutako gaia.

Erasmus+ Europako hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola sustatzeko EBren programa da. 1987an hasi zenetik, 15 milioi pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Erasmus+ programan eta aurreko programetan. 26.200 milioi euroko aurrekontuarekin, 2021-2027 aldirako programak bereziki azpimarratzen ditu gizarteratzea, trantsizio ekologikoa eta digitala eta gazteek bizitza demokratikoan parte har dezaten sustatzea. Mugikortasun-trukeen eta lankidetza-proiektuen bidez, Erasmus+ek aukera ematen die milioika ikasleri, irakasleri, boluntariotzari eta profesionali nazioarteko esperientzia hartzeko, gaitasun berriak garatzeko eta kultura-horizonteak zabaltzeko. Garapen pertsonala eta profesionala sustatzeaz gain, Europako nortasuna indartzen du, aniztasunaren bidez batasuna sustatzen bait du.

Nafarroan, jardunaldi horiei lotutako hainbat ekitaldi egin ziren, hala nola hitzaldiak, filmeen proiekzioa, mahai-inguruak, aurkezpenak eta erakusketak Erkidego osoko hainbat zentrotan: Lodosan, Pablo Sarasate BHIn; Corellako Arte eta Goi Mailako Eskolan; Tuteran, Valle del Ebro BHIn; Irunberriko LHIKn; Iruñeko Mankomunitatean, honako ikastetxe hauetan hartu ziren ekitaldi horiek: Baratzeko Andre Mariaren ikastetxean, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabideen Zentroan, Nafarroako Eskola Politeknikoan, Mendillorri BHIn, Eraikuntzaren Lan Fundazioan, Gurutzeko BHIn eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean.

Informazio gehiago