Datuen Gobernantzari buruzko Legea (DGL) datuen Europako estrategiaren zutabe bat da. Zehazki, haren helburua da datuen borondatezko trukea areagotzea, enpresen eta herritarren mesedetan, datuen trukea modu fidagarri eta seguruan erraztuz.

Datuen estrategiaren esparruko gainerako neurriekin batera, datuen potentzial guztia askatzen lagunduko du DGLk. Hori berrikuntzarako eta enplegua sortzeko motor indartsua izanen da. Aldi berean, datuak baliabide kritikoa dira erakunde guztien hazkunderako, bereziki gorantz doazen enpresen eta ETEen hazkunderako. Azken helburua da Europako datuen merkatu bakarra sortzea, datuak arazorik gabe mugi daitezen sektore eta mugetan barna.

DGLren eragina nabarmena da jada: Hamaika erakunde agertu dira datu bitartekaritzako zerbitzuen hornitzaile gisa, EB osoan zerbitzuak eskainiz, eta beste erakunde bat erregistratu da, helburu altruistekin datuak kudeatzeko erakunde gisa.

Gainera, interesa duen edozein erabiltzailek (herritarrak, enpresaburuak eta ikertzaileak barne) informazioa bilatzen eta aurkitzen ahal du, datu irekiei buruzko arau orokorren arabera (adibidez, osasun edo mugikortasun datuak) eskura jarri ezin diren datu babestuei buruz, sektore publikoaren esku dauden datu babestuen Europako erregistroaren bidez.

Datuen arloko Berrikuntzaren Europako Komitea, estatu kideak eta alderdi interesdunak biltzen dituena DGLen aplikazioari buruzko jardunbide onenak partekatzeko, lau aldiz bildu da dagoeneko.

Orientazio dokumentua gida sakon bat da, alderdi interesdunei xedapenak ulertzen eta DGLren onurak aprobetxatzen lagundu nahi diena. Ez da juridikoki loteslea, eta ez du adierazten Batzordearen jarrera formala. Helburu sinple bat du: industriari, estatu kideei eta interesa duen beste edozein alderdiri Datuen Gobernantzari buruzko Legearen arabera ezarritako neurriak hobeki ulertzen laguntzea.

Gida aldian behin eguneratzen da, bereziki DGLren aplikazioan izandako esperientzia denborarekin handitzen den heinean ikasitako ikasgaiak kontuan hartzeko.

Jarraian, orientazio dokumentua deskargatzen ahalko duzu EBko 24 hizkuntza ofizialetan.

Informazio gehiago