Kontseiluak Europar Batasuneko Akademia Diplomatikoa (EUDA) sortu berri du.
EUDAk hezkuntza eta prestakuntza emanen dizkie estatu kideetako diplomazialariei eta kanpoko harremanen esparruan lan egiten duten EBko erakundeetako langileei, EBren kanpo ekintzaren esparruan eta, bereziki, kanpo politikaren eta segurtasun komunaren esparruan. Helburua da EBk munduan duen zereginaren ulermen komuna garatu eta sustatzea, EBren diplomaziaren zuzendaritzarekin lotutako jardunbide onenak zabaltzea eta “Europako diplomazialarien” espiritua finkatzea.
Azken batean, akademiak Europako diplomazialarien masa kritiko bat sortzen lagunduko du. Diplomatizialari horiek EBren printzipioak, helburuak, balioak, interesak eta eginkizun globala sakonago ulertu beharko dituzte, eta eraginkortasunez jarduteko gai izan beharko dute, Bruselan, EBren ordezkaritzetan edo egitura nazionalen barruan, EBko gaiak lantzen dituztenean eta erronka estrategikoei heltzen dietenean.
Hezkuntza eta prestakuntza jarduerak Europako Ikastetxearekin elkartuta eginen dira, EBko kanpo ekintzaren arloko hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duen ospe handiko institutua baita, 2024-2025etik 2027-2028ra bitarteko lau ikasturteetan.