Batzordeak gaur iragarri du deialdi berriak eginen dituela, ikerketari laguntzeko 1 250 milioi euro baino gehiagokoak, Marie Sklodowska-Curie ekintzen esparruan; EBko Horizonte Europa ikerketa eta berrikuntzako programaren baitan egiten dira ekintza horiek. Finantziazioak doktoretzako eta doktoratu ondoko programa bikainak garatuko ditu eta ikerketa eta berrikuntzako lankidetza proiektuak lagunduko ditu.

Finantziazioak mundu osoan talentua duten 10.000 ikertzaileri lagunduko die eta enplegua emanen die, beren karrerako fase guztietan, arlo guztiak hartzen dituzten ikerketa proiektuekin. Laguntza hartuko duten ikertzaileek gaitasun berriak eskuratuz eta beren karrerak EBn eta EBtik kanpo garatuz egiten ahalko dute ikerketa.

Horizonte Europaren esparruko Marie Sklodσwska-Curie (AMSC) ekintzek ikerketa eta berrikuntza bikainak finantzatzen dituzte, eta ezagutza eta gaitasun berriak ematen dizkiete ikertzaileei, prestakuntzaren eta erakustearen bidez, mugen gainetik eta esparru nahiz sektore sozioekonomikoen gainetik. Marie Sklσdowska-Curie ekintzak Europako Ikerketa Espazioaren muina dira, eta ikertzaileen karrera profesionalak eta zeharkako gaitasunak mugen gainetik garatzea sustatzen du.

Ekintza horien bidez Ikertzaileen Gutunaren printzipioak eta ikerketa karreretarako Europako esparruaren helburuak onestea sustatzen da, kontratazio eta lan baldintzak hobetuz eta ikertzaileentzako arauak ezarriz. Marie Sklσdowska-Curie ekintzak nabarmen lagungarriak dira, orobat, ikerketa ebaluatzeko sistemak aldatzeko, bikaintasunaren definizio zabala eta zenbait ibilbide profesional sustatuz, Ikerketaren ebaluazioaren aurrerapenerako Koalizioak (CoARA) hasitako prozesuarekiko Europako Batzordeak hartu duen konpromisoarekin bat etorriz.

Informazio gehiago