Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak atzo berretsi zuen, autonomia-erkidegoekin batera, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 430 milioi euro etxebizitzak birgaitzeko banatzeko irizpideei buruzko akordioa; Nafarroak, guztira, 5.934.000 euro jasoko ditu.
Orain arte, Nafarroako Gobernuak 35.052.000 euro jaso ditu MRR funtsetatik, etxebizitzak birgaitzeko energia-efizientziaren aldetik. Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren arabera, funts horiek «eraginkortasunez eta efizientziaz» egikaritzen ari dira. Izan ere, orain arte Nafarroako 2.328 etxebizitzak onura atera diote Europako funtsen banaketa eta kudeaketari, eta espero da zifra hori “4.000 etxebizitzara iristea uda honetan bertan eta 6.000 etxebizitzetara urtea amaitzean”.