Urtarrilaren amaieran, Nafarroak 579 milioi euro zeuzkan esleituak MRR funtsen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (PRTR) proiektuetarako, Next Generation estrategiaren laguntzei esker. Finantzaketa horretatik 537 milioi jaso eta kontabilizatu dira.
Urtarrileko datuek ez dute barnean hartzen hasitako edo baimendutako gastua (2020tik 2023ra bitarteko obligazio onartuak gehi 2024tik 2026ra bitarteko aldirako baimendutakoa), aurrekoetan bezala, zifra hori eta joan den abenduko antzeko kopurua ez baitira homogeneoak.
Urte naturalaren hasierak berekin dakar aurrekontu berri bat irekitzea eta aurrekoa ixtea, eta, aldi berean, horrek badakar aurreko ekitaldian gastatu ez diren kredituak (kreditu erabilgarrien, baimenen eta konpromisoen saldoak) deuseztatzea eta 2024ko ekitaldian kontabilizatzea. Horretarako, baimenen, konpromisoen eta aurrekontu-aldaketen kontabilizazio berriak egiten dira, 2023ko kredituak sartzeko.
Europako funtsen finantzaketa-esleipenari eta proiektuei buruzko informazio guztia Gobernu Irekiaren webgunean dago eguneratua eta xehatua.