EBko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordioa lortu dute osasun datuen trukea eta datu horiek EB osoan eskuragarri izatea errazten duen lege berriaren inguruan. Orain, akordioa berretsi beharko dute, bai Kontseiluak, bai Parlamentuak ere.

Osasun Datuen Europako Esparruari (EEES) buruzko Erregelamendu proposamenaren helburua da pertsonek beren osasun datu elektroniko pertsonalak eskuratzeko bidea eta horien kontrola hobetzea; gainera, datu batzuk berrerabiltzeko aukera ematen du, interes publikoko helburuetarako, politikei laguntzeko eta ikerketa zientifikorako. Osasunerako datu-ingurune espezifiko bat aurreikusten du, osasun zerbitzu eta produktu digitalen merkatu bakarra sustatzen lagunduko duena.

Gaur egun, osasun datuetarako mugaz gaindiko sarbidea aldatu egiten da EBn. Arau berrien helburua da turista espainiar batek errezeta bat jaso ahal izatea Alemaniako farmazia batean, edo medikuek Italian tratamenduan dagoen paziente belgikar baten osasun informazioa eskuratu ahal izatea.

Informazio gehiago