Batzordeak pozik hartu du  Europako Parlamentuak eta Batzordeak gaur lortu duten akordio politikoa, Schengengo muga-koderako arau berriei buruzkoa. Erregelamendu honek EBren koordinazioa indartuko du EBren kanpo-mugetan dauden erronkei aurre egiteko, baita osasunerako eta segurtasunerako mugaz gaindiko mehatxuei aurre egiteko ere.

Schengen eremuak askotariko erronkak izan ditu azken urte hauetan; besteak beste, COVID-19aren pandemia, segurtasuna arriskuan jartzen duten mehatxuak (terrorismoa, droga-trafikoa eta delinkuentzia antolatua) eta migrazio irregularra. Bilakaera horrek eskatzen du Schengengo arauak eguneratzea.

Batzordeak 2021ko abenduan proposatu zuen Schengengo muga-kodea eguneratzea eta berrikustea. Erreformaren helburua da orain artekoei gehituko zaizkien tresna berriak sortzea Schengen eremuak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, hala kanpo-mugetan nola barne-mugetan.

Erregelamendua formalki onartu behar dute orain Europako Parlamentuak eta Kontseiluak. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.

Informazio gehiago