Proiektuak hainbat ekimen ditu, besteak beste, mahats mordoen tenperatura jaistea itzal sareekin, eta ongarritze organikorako eta landare estalkietarako hainbat estrategia erabiltzea.

VITISAD proiektuan Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak parte hartzen du, Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroren bitartez. Proiektu horrek estatuko saria jaso du ‘EuropaSeSiente’ kategorian, klima aldaketara egokitzeko mahastizaintza jardunbideengatik. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Ataleko teknikari batzuek jaso dute sari hori. Ana Sagüés arduradunaren hitzetan, “urte hauetan guztietan proiektuaren esparruan egindako lanaren aintzatespena da, baina baita sektorearekin lankidetzan Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan egiten den ikerketa lanerako bultzada ere”.

Rubén Goñi Landa Garapeneko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “sari hau beste urrats bat da Nafarroa gure ardoa bereizteko eta, aldi berean, gure ekoizleei aukera berriak irekitzeko egiten ari den ikerketa ahaleginean”. Gainera, Goñik azpimarratu duenez, “barietateen ikerketa etorkizuneko apustua da”.

Gehiago irakurri