Urriaren 1ean jarri zen indarrean EBn Istanbulgo Hitzarmena. Hitzarmena esparru juridiko orokor bat da, emakumeak indarkeria mota guztietatik babesteko helburua duena.

Haren helburua da emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzea, jazartzea eta desagerraraztea, baita politika globalak eta koordinatuak aplikatzea ere.

EB osoak onetsi du Hitzarmenaren bidez lotuta geratzea, eta estatu kideek neurriak aplikatu beharko dituzte. Balioen eta gardentasunaren ardura duen lehendakariordeak, Věra Jourovák, honako hau adierazi du: “Emakumeen aurkako indarkeriak gure gizarte demokratiko guztiei eragiten die. Hiru emakumetik batek indarkeria fisikoa edo sexuala pairatu du 15 urte zituenetik. Askok ez dute salatzen. Erasotzaile gehiegi geratzen dira zigorrik gabe. Jardun behar dugu, eta Istanbulgo Hitzarmena gure legezko erantzuna da, emakumeen eskubideak indartzeko. Jarraituko dugu estatu kideak bultzatzen, beharrezko neurriak har ditzaten emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta biktima guztiei babes eta laguntza eraginkorra bermatzeko”.

Gehiago irakurri