Proposatutako erreformak aurreikusten du EBren zenbait lege egintza berrikustea, bereziki, Elektrizitateari buruzko Erregelamendua, Elektrizitateari buruzko Zuzentaraua eta Energiaren Handizkako Merkatuaren Osotasunari eta Gardentasunari buruzko Erregelamendua (REMIT).

Bertan, energia ez-fosila ekoizteko epe luzeko kontratuak sustatzen dituzten neurriak sartzen dira, eta sistemari irtenbide garbi eta malguagoak ematen zaizkio gasarekin lehiatzeko, hala nola eskarirako erantzuna eta biltegiratzea. Horrek murriztuko du erregai fosilek kontsumitzaileen elektrizitate fakturetan duten inpaktua, eta bermatuko du faktura horietan energia berriztagarrien kostu txikiagoa islatuko dela.

Energia berriztagarrietan oinarritutako energia sistema bat eraikitzea funtsezkoa izanen da EBri energia hornidura iraunkorra eta independentea bermatzeko, Europako Itun Berdearekin eta REPowerEU planarekin bat etorriz.

Gehiago irakurri