SARRERA
Zer da eta zertan datza Irlandari eta Ipar Irlandari buruzko Protokoloa?
Irlandari eta Ipar Irlandari buruzko Protokoloa Erretiratzeko Akordioan dago sartuta; hau da, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak sinatutako akordioan. EBk eta Erresuma Batuak 2020an adostu zuten Protokoloa, negoziazio luze eta trinkoak egin ondoren. Protokoloaren xedeak ziren Ostiral Santuari buruzko Akordioa (Belfast, 1998) babestea, Irlandako uhartean muga gogorrik ez egotea eta EBko merkatu bakarraren osotasuna bermatzea.
Protokoloak 2020ko otsailaren 1ean hartu zuen indarra, eta haren xedapen guztiak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen dira.
Hasieratik beretik, Batzordeak ongi ulertu ditu Protokoloan aurreikusi ez ziren erronka praktikoak; izan ere, erronka horiek Ipar Irlandako pertsonen eta enpresen egunerokoan eragiten dute.
Horregatik, azken hilabeteotan, Europako Batzordea eta Erresuma Batuko Gobernua lankidetza sendoa egiten aritu dira, baterako irtenbideak aurkitu nahirik erronka horientzat. Bakarrik baterako irtenbideek berma dezakete Ipar Irlandako komunitate guztiek ziurtasun eta aurreikusgarritasun iraunkorrak izanen dituztela.