EBk emandako sariak Europar Batasuneko erakundeen aitorpen sozialean eta haien balio demokratikoen defentsan erakutsitako konpromisoa eta inplikazioa aitortzen ditu
Foru Erkidegoko bost ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako 74 ikasle eta irakasle nafarrek Europako Parlamentuko Espainiako bulegoak emandako diplomak jaso dituzte gaur. Diploma horien bidez, Europako Parlamentuko Enbaxadore Junior eta Senior gisa aitortzen dira, eta ikastetxeak Eskola Enbaxadore gisa.