Proiektuak jasotzen ditu irisgarritasun eta digitalizaziorako hainbat jarduketa, eta argiztapenean eta aldagelen egokitzapenean egindako inbertsioak ere bai
Tokiko gobernu batzordeak onespena eman zion Iruñeko Udalak Next Generation EB funtsen deialdi berrian parte hartzeari; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez gauzatuko da, eta helburua da kirol instalazioen eraberritze jasangarria sustatzea, nazioarteko kirol ekitaldiak hartzeko moduan egon daitezen. Hiriak proiektu bat prestatu du energia efizientzia hobetzeko hainbat jarduketa egiteko, Labrit frontoian eta Mendillorriko trinketean, guztirako aurrekontua 868.756 eurokoa dela.