Parlamentuak asteartean finkatu zuen jarrera estatu kideekiko negoziazioei begira, hondakinen garraioan kontrolerako prozedura eta neurri berriak ezartzeari buruzko lege proiektu baten inguruan.
Lege aldaketaren helburua da gehiago babestea pertsonen osasuna eta ingurumena, eta aldi berean hondakinen potentziala aprobetxatzea EBn ekonomia zirkular eta ez-kutsagarri baterantz aurrera urratsak emateko. Osoko bilkurak EBren barnean berreskuratu ezin diren hondakinen garraioari ezarritako debeku esplizitua babestu zuen, kasu justifikatu eta baimenduetan izan ezik. Debekua ezarriko zaio, orobat, hondakin arrriskugarriak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko (OCDE) kide ez diren herrialdeetara esportatzeari.