Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eskatu du Europako funtsak ekonomia eraldatzeko erabil daitezen eta enpresetara irits daitezen
Konfederazioak ohartarazi du helburu horrekin sortu zirela funtsak, baina oraindik ez direla iritsi Nafarroako enpresetara.
Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak (CEN) parte hartu du “Next Generation EU: berrikuntzak Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetan eta deialdietan” jardunaldian. Jardunaldi hori Zabala Innovation enpresak antolatu du, eta Raúl Blanco Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko (MINCOTUR) Industriarako eta ETE-endako idazkari nagusiak parte hartu du bertan. Asmoa izan da zuzenean partekatzea Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoen eta haien deialdien inguruko aurrerapenak eta berrikuntzak.
Inaugurazio ekitaldian, Juan Miguel Sucunza CENeko presidenteak ohartarazi du Nafarroako enpresa askok denbora luzea daramatela ekoizpen sarea eraldatzeko sortu ziren suspertze funtsen zain, eta, beraz, eskatu du ahalik eta azkarrena irits daitezela enpresetara, haiek sortzen baitute enplegua.