Diru-laguntzen hiru deialdi irekita daude, eta 7 milioi euro ingurukoak dira, Europako funtsekin batera finantzatuak
Nafarroan, guztira 533 adinekok eta/edo desgaitasunen bat dutenek indarrean diren laguntzetako bat eskatu dute jada, haien autonomia erraztu eta mendekotasuna prebenitzen duten laguntza-produktuak erosteko edota etxebizitza eskuratzeko irisgarritasun unibertsala ziurtatzen duten obrak eta esku-hartzeak finantzatzeko. Gaur egun, diru-laguntzen hiru deialdi daude irekita, 7 milioi euro ingurukoak, laguntza-produktuak erostea eta etxebizitzan berrikuntzak egitea finantzatu ahal izatearren.