Berta Miranda, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, gaur prentsaurrekoan bizikleta-azpiegiturak eraikitzeko laguntzen deialdiaren ebazpenaren berri eman du. Guztira 1,8 milioi euroko zenbatekoa zuen deialdi horrek,  toki-erakundeek beren herrietako hiriguneak eta hiriartekoak azpiegitura horietaz hornitzea du helburu eta, horrela, mugikortasun iraunkorra sustatzea

Laguntzen deialdi honek bat egiten du Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroan bizikleta-azpiegitura berriak abian jartzeko egiten dituen ekintzekin. Aipatzekoa da, gainera, Nafarroak 12 milioi euro baino gehiago jasoko dituela Next Generation funts europarren esparruan, bizikleta-bideak, oinezkoentzako ibilbideak eta disuasio-aparkalekuak egiteko eta hobetzeko eta 50.000 biztanletik gorako inguruneetan garraio publikoa lehenesteko mugikortasun iraunkorreko proiektuak bultzatzeko.

Gehiago irakurri