Espezializazio-ikastaroan izena emateko epea irailaren 12an amaituko da; ikastaroaren publiko hartzailea zabalagoa izango da aurreko edizioekin alderatuta
Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Europako Proiektuen Sustapenean eta Kudeaketan Espezializatzeko ikastaroaren III. edizioa bultzatu du. Ikasturte honetan izena emateko epea jada irekita dago, eta irailaren 12an amaituko da.