1,7 milioi euroko inbertsioa duen proiektua Interreg Europe programaren azken deialdira aurkeztu da, eta, bertan, Landa-inguruneko Berme Mekanismotik ateratako proposamenak partekatzen dira
Nafarroak Estonia, Bulgaria eta Irlandarekin batera esku hartzen du legediaren landa-ikuspegia sakontzeko proiektu batean. Proiektuak 1,7 milioi euroko inbertsioa du, eta Interreg Europe programaren azken deialdira aurkeztu dute. Programan, Landa-inguruneko Berme Mekanismotik ateratako proposamenak partekatzen dira, eta egungo legedian aldaketak identifikatu eta proposatzeko aukera eskaini du, landa-eremuen garapena bultzatzearren.