NASERTIC enpresa publikoko profesionalak aerOS arkitektura diseinatzeko lanetan arituko dira, eta, ondoren, soluzioa erabiltzeko eta integratzeko kasuak baliozkotzen.
Nafarroak, NASERTIC enpresa publikoaren bidez, Europako aerOS proiektuan parte hartzen du. Proiektu horrek arkitektura komun bat diseinatu eta garatuko du, EBn beharrezkoak diren datuen eta baliabide informatikoen kudeaketa hobetzeko zerbitzuak emanen dituena. Proiektuak 12 milioi euroko zuzkidura du, eta Europako 27 erakundek osatutako partzuergo batek hartzen du parte bertan; erakunde horien artean, lehen mailako enpresak daude, hala nola Siemens, Telefónica edo John Deere, eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa da buru.