Erakusketak diziplina anitzeko ikuspegia eskaintzen du gazteluak eraiki zituztenen eta haietan bizi zirenen jarduna berreraikitzeko.
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “Harrizko zaindariak. Nafarroako gazteluen iragana eta oraina” erakusketa antolatu du, Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldien barnean, gotorleku enblematiko horiek agertoki nagusi izan zituzten Nafarroako historiako gertakari garrantzitsuen bosgarren mendeurrena dela-eta.