Balioen eta gardentasunaren ardura duen Europako Batzordeko lehendakariordeak, Věra Jourovák, Madrilera egindako bisita amaitu du. Bisitaren hiru egunetan hainbat bilera egin ditu Espainiako gobernuko kideekin, Konstituzio Auzitegiko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko buruekin, Arartekoarekin eta haren lehen albokoarekin, eta komunikabide-taldeetako arduradunekin.
Lehendakariordea, Madrilera egindako bisita amaitzeko, Espainiako hedabide-taldeetako arduradun nagusiekin bildu da. Horiekin hitz egin du Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Lege berriari buruz. Bileran honako hau adierazi du:
“Europan komunikabide independenteak babestu behar ditugu, demokrazia sendo eta gardena izaten lagun diezaguten. Interferentziak saihestu behar dira komunikabideen funtzionamenduan, baita hedabide publikoetan ere. Helburu horrekin, Europako Batzordeak irailean proposatuko du Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Legea.”