Guztira, 45 toki-erakundek jaso dute diru-laguntzen deialdia, 7,2 milioi eurokoa, eta aurrekontua % 38 handitu da aurreko urtearekin alderatuta
Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren deialdi baten bidez, 7.270.716,02 euro bideratuko ditu aurten toki entitateetara, Enplegu Sozial Babestuko proiektuak gara ditzaten. Aurrekontu horrekin 968 pertsona inguru kontratatzea aurreikusten da. Zenbateko handiena Iruñeko Udalari dagokio, 1.850.164,90 euro jasoko baititu.