Europak laguntza handiagoa eman behar die zailtasunak dituzten eta sare-begien artetik irristatu diren horiei: ez lanik egin, ez ikasi, ez prestakuntzarik jasotzen ez dutenei (nini delakoak). Halaxe esan zuen Von der Leyen lehendakariak Europar Batasunaren egoerari buruzko 2021eko hitzaldian.
Arrazoi horrengatik jarriko du Batzordeak abian ALMA izeneko ekimen berria (Aim, Learn, Master, Achieve, hau da, ekin, ikasi, menperatu, lortu), helburutzat daukana gazte hauei laguntzea lan merkaturako bidean, batez ere ez ikasi ez lanik egiten ez duten 18-30 urte bitarteko gazte ahulenei, laneratzeko edo prestakuntza jasotzeko aukera urriak dituztenei arrazoi pertsonalak edo egiturazkoak tarteko (adibidez, desgaitasuna, luzaroko langabezia, eskola-errendimendu edo lanbide-gaitasun nahikorik eza, migratzailea izatea).