Espainiako bost ospitalek bakarrik osatzen dute azterlana, ebakuntza horien kopuruaren eta emaitzen arabera hautatu ondoren
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak (NOU), bere Endokrina Kirurgiako Unitatearen bidez, SEVE (Surgical Expertise Validity Evaluation) proiektuan parte hartzeko hautatutako Espainiako bost ospitaleren taldean dago. Tiroide-kirurgiari buruzko Europako ikerketa da, eta parte-hartzaileak guruin horren gainean egindako ebakuntzen bolumenaren eta lortutako emaitzen kalitatearen arabera aukeratu dira.