Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Bearn eta Pays Basqueren artean sortutako GATURI “Helmuga bakarra” proiektuaren marka da
Duela bi urte sortu zen GATURI proiektua, produktu eta baliabide gastronomiko, nekazal elikagaiak eta turistikoen helmuga bakarra eta erakusleiho komuna sortzeko helburuarekin jaio zen, eta gaur egin du azken aurkezpena, bazkide diren bost erakundeen partaidetzarekin: Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Bearn eta Pays Basque. VISIT GastrOH! helmuga bakarra sortzea da GATURIren esparruan lortutako lorpen nagusia,, 5 eskualdeetako gastronomia-, nekazaritzako elikagai- eta turismo-ondarerik onena biltzen da, eta VISITGastrOH.com plataformatik sar daiteke. Nafarroako Gobernuak marka honen sorreran aukera bat ikusten du nazioarteko turismo gastronomikoa erakartzeko.