Batzordeak gaur iragarri ditu zein bost proiektu hautatu diren Europako Bauhaus Berriko (NBE) “erakusle enblematikoak” sustatzeko 25 milioi euroko deialdiaren ondorioz. Une honetan, Batzordea dirulaguntzetarako akordioak negoziatzen ari da hautatutako onuradunekin.
Proiektuek espazio jasangarriagoak, inklusiboagoak eta ederragoak sortuko dituzte EB osoko hainbat lekutan, eta herritarrak inplikatuko dituzte tokiko trantsizio ekologikoan.
Hautatutako bost proiektuetako bakoitzak 5 milioi euro jasoko ditu, gutxi gorabehera, eta diru horrekin beren planak gauzatuko dituzte hamaika estatu kidetan: Belgika, Txekia, Alemania, Danimarka, Grezia, Kroazia, Italia, Letonia, Herbehereak, Eslovenia eta Portugal), baita Norvegian eta Turkian ere. Gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: eraikinak berritzea, zirkulartasuna, arteak, kultur ondarea, hezkuntza, hiri adimendunak, hiri- eta landa-berroneratzea, etab.